jueves, 5 de julio de 2012
Vamos tirando -- Aurrera goaz
jueves, 7 de junio de 2012
Gran Poder y más
jueves, 24 de mayo de 2012
Huayna Potosí
Pasa den asteburuan Huayna Potosí mendia 6088 metroko altuerakoa igotzen saiatu ginen. Mendi ikusgarria da benetan ederra. Furgonetaz lehenengo aterpera joan ginen (4800 metro). Handik oinez habiatu ginen 5.130 metrotara dagoen “Campo alto” aterperaino,bi orduko ibilbidea eginez eta eguerdian ailegatuz. Han zerbait jan eta arratsaldeko seiak aldera oheratu ginen. Gaueko hamabietan, Yoanna lasai asko ohean lagata, esnatu, arropa eta materiala prestatu eta gosaritxo bat hartuta habiatu ginen tontorrerantz. Eneko (Gares-eko gazte bat, Chilen lanean ari dena eta egunotan La Paz-en bisitan dagoena), Tizziano izeneko 55 urteko italiar bat eta Julio izeneko gida osatzen zuten nire taldea. Kranpoiak eta pioleta hartuta irten ginen aterpetik laurok soka batez loturik. Nire bizitzan lehen aldia zen kranpoiak eta pioleta erabiltzen nituela, eta noski, hain altuera handietan ibiltzen saiatzen nintzela.
viernes, 11 de mayo de 2012
Otra vez Chile ---- Chile berriz
Aurreko bi asteak oporretan jardun ginen. Esan bezala, gure lehen ideia Argentina eta Chile bisitatzea zen, baina gure planak zeharo aldatu ziren bidaiatu behar ginen egun berean. Azkenean Argentinara joan gabe geratu ginen (muxu bat, Ander eta Alejandra, beste batean izan beharko da!) eta Chilen eman genituen bi asteak. Izan genuen harrerari buruz gutxi esango dut, hango familia gure bigarren familia da eta bikain baino hobeto portatu dira gurekin bisitatu ditugun bakoitzean. Oraingoan ere hala izan da, ez dut inolako kexarik haiekin!!
sábado, 14 de abril de 2012
Chaki
Ayer celebramos una fiesta en casa para celebrar el cumpleaños de Pol y la despedida de Laura. Pol, Laura y Oihana son tres navarros que andan por aquí currando de voluntarios para la Fundación Efel-Ciapa. De momento Yoanna y yo estamos viviendo ahora en la casa donde están viviendo ellos. Estamos muy agusto con ellos, son muy alegres y tenemos buen rollo entre nosotros. Laura se vuelve a Navarra este domingo y como decía antes ayer celebramos su despedida junto con el cumpleaños de Pol.
A la fiesta vinieron amigos de ellos, las chicas del equipo de futbol de Achocalla que Pol entrena, los trabajadores de Efel-Ciapa, el dueño de la casa…. Nos juntamos un buen grupo, gente muy distinta. Por aquí la diferencia de clases está marcadísima y normalmente la gente de distinto rango social choca bastante entre sí. Aún así, en la fiesta de ayer todo el mundo estuvo muy agusto, con charlas profundas, música, bailes… etcétera, todo bien regado de alcohol.
Hoy en cambio tengo dentro el famoso Chaki. Por veces parece que la cabeza me va a estallar. Al leer esto mi madre pensará ”noches alegres, mañanas tristes”. Yo le contestaría “mañanas mortales”. Por suerte aún queda bastante fin de semana para recuperar!!
En otro orden de cosas os cuento que del 22 de abril hasta el 5 de mayo Yoanna y yo iremos a Chile y Argentina. En Chile veremos, por cuarta vez a Helen y su familia y en Argentina, en Mendoza, estaremos con Ander, el primo de Yoanna, Alejandra, su pareja y con la hija de ambos, Izaskun. Tengo un montón de ganas de conocer Mendoza y de probar de nuevo las comidas chilenas. Seguro que volvemos con dos o tres kilos de más!!
Os dejo alguna foto de la fiesta de ayer, si alguno quiere ver más, ya sabe www.picasaweb.google.es/yoanniki. Un montón de besos para tod@s!!!
Pol "comiendo" tarta -- Pol opila "jaten"
Un moneto de la fiesta -- Festaren une bat
Otro momentico -- Beste momentutxo bat
Chaki hitzak zonalde honetan BIHARAMUNA esan nahi du, hitz handitan. Altuerak eraginda (berak du guztiaren errua, edota guk hari botatzen diogu) alkoholak oso azkar egiten du eragin gure gorputzetan. Trago gutxirekin mozkorrak harrapatzen zaitu eta hurrengo egunean sekulako ajea uzten dizu. Buruko min galanta, gorputz baldarra eta ohetik jaikitzeko gogo gutxi.
Atzo gauean, ostirala, Pol-en urtebetetzea eta Lauraren agurra ospatu genuen etxean. Pol, Laura eta Ohiana nafarrak dira eta hemen bolondres moduan daude Efel-Ciapa fundazioarekin. Haiek bizi diren etxean ari gara Yoanna eta ni momentuz bizitzen. Oso gustora gaude haiekin, oso alaiak dira eta giro ona dugu elkarrekin. Laura igande honetan itzuliko da Nafarroara, eta esan bezala bere agurra ospatu genuen atzo, Pol-en urtebetzearekin batera.
Haien lagunak, Achocalako futbol taldeko neskak (Pol haien entrenatzailea da), fundazioko langileak, etxeko jabea…. Jende nahiko bildu ginen, oso desberdinak, hiriko eta herrietako jendearen arteko desberdintasunak itzelak dira hemen. Klaseak oso markatuta daude, eta gehienetan haien artean ez dira ondo konpontzen. Hala ere, atzoko festan oso gustora egon ginen denak, elkarrizketa sakonak, farrak, musika, dantzak… etabarrekin, dena alkoholarekin ondo bustita.
Gaur aldiz, Chaki famatua dut barnean. Noizbehinka buruak leher egingo didala sentitzen dut.”noches alegres, mañanas tristes” pentsatuko du nire amak hau irakurtzean. “mañanas mortales” erantzungo nioke nik. Eskerrak oraindik asteburu nahiko gelditzen dela berreskuratzeko!!
Beste gai bat hartuz, Chile eta Argentina bisitatzera joango garelaren berri emango dizuet. Helen eta bere familia berriz (laugarren aldia izango da honekin) ikusiko dugu Chilen, eta Argentinan, Mendozan, Yoannnaren lehengusua, Ander, bere bikotea, Alejandra, eta haien alaba, Izaskun. Oporralditxo bat hartuko dugu bidai honekin Yoanna eta biok. Hilabete honen 22-an aterako gara maiatzaren 5an bueltatzeko. Gogo pilo ditut Mendoza ezagutzeko eta Chileko janari itzelak berriro frogatzeko. Bi edo hiru kilo hartuko ditugu han, seguru!!
Atzoko festaren bi argazki daude hemen, beti bezala, gehiago ikusi nahi badituzue www.picasaweb.google.es/yoanniki helbidea duzue eskura. muxu handi bat guztiontzat!!!
lunes, 9 de abril de 2012
TAKESI
Aprovechando el fin de semana de semana santa decidimos hacer un trekking por la montaña, eligiendo para ello la ruta de nombre Takesi, de unos 45 kilómetros. Lo hicimos con dos amigos hechos en La Paz: Fran, gallego y Diego, un colombiano que ha vivido en Bilbo y Arizkuren (cerca de Agoitz). Formamos un buen grupo con buen ambiente entre nosotros.
La palabra Takesi viene del Aymara y su traducción es “sufrimiento”. A decir verdad es una de las rutas más fáciles, aunque también tiene su dificultad. Es un camino prehispánico construido por los Tihuanacotas para el intercambio de productos entre las zonas altas y la pre-selva de los Yungas. Atraviesa la cordillera de los Andes para adentrarse en el clima pre-tropical y se pueden apreciar paisajes muy diferentes.
Llegamos a Ventilla en vehículo y desde allá empezamos a caminar, desde los 3200 metros a nivel del mar hasta llegar a la cima de una montaña a 4640 metros. La subida es jodida, sobre todo para nosotros que llevamos poco tiempo en La Paz y aún no estamos acostumbrados del todo a la altura. Al principio se nos hizo bastante duro y la granizada que nos cayó no ayudaba, pero poco a poco fuimos sintiéndonos mejor y conseguimos hacer cumbre, cansados y mojados pero muy contentos por lograrlo. De allá empieza la bajada hasta el poblado Takesi. En este lugar comimos y seguimos adelante hasta encontrar un sitio donde acampar al lado del rio, donde hicimos noche. La mañana siguiente nos acogió con una lluvia que embarró todo el camino. Continuamos cuesta abajo patinando una y otra vez en el barro y cayéndonos a veces al suelo hasta llegar a Cacapi, donde hicimos la segunda comida. Siguiendo cuesta abajo llegamos a un rio muy bonito donde pudimos refrescarnos un poco. Continuamos subiendo y bajando cuestas hasta llegar a otro rio donde pudimos darnos un corto baño y seguimos nuestro camino subiendo hasta el pueblo de Chojlla, meta de nuestra travesía. Desde allá cogimos transporte para volver a La Paz.
La ruta nos pareció preciosa, se pueden ver canalizaciones naturales, minas, pueblos perdidos, cataratas, ríos, lagunas, montañas gigantes….etc, mientras bajas hasta los 1300 metros. Os dejo un par de fotos, si queréis ver más entrad en www.picasaweb.google.es/yoanniki
Aste santuko asteburua aprobetxatuz menditik ibilalditxo bat egitea erabaki genuen. Takesi izeneko ibilbidea aukeratu genuen horretarako, 45 km-ko bidea bi egunetan eginez. La Paz-en egindako bi lagunekin elkartu ginen, Fran galegoa eta Diego, Colombiarra baina Bilbon eta Arizkuren (Agoitzetik gertu) bizi izandakoa, oso jatorrak biak. Talde polita osatu genuen laurak, giro ona dugu haiekin.
Takesi hitza Aymara hizkuntzan du jatorria eta “sufrimendua” da bere itzulpena euskaraz. Egia esan ibilbiderik errazenetarikoa da, nahiz eta bere zailtasuna ere badu. Bide prehispanikoa da, Tihuanakotek eraikia, altueratik lautadara eta alderantziz beren produktuak elkarbanatzeko erabiltzen zutena. Andeetako mendilerroa zeharkatuz Yungas izeneko eremu pretropikalera doa bide hau, paisai oso desberdinak ikusteko parada ezin hobea.
Ventillaraino ibilgailuan heldu ginen eta handik hasi ginen ibiltzen. Hasieran beti aldapa gora jardun ginen, 3200 metrotan hasiz eta 4640 metrotara dagoen tontorreraino helduz. Igoera latza da, batez ere La Paz-en hain denbora gutxiz izanda, oraindik ez gaude altuerara guztiz ohituta. Hasiera nahiko gogorra izan zen eta kazkabarrak ez zuen asko laguntzen, baina gutxinaka hobeto sentitzen joan ginen eta tontorrera heltzea lortu genuen, nekatuta eta bustita baina oso pozik lortzeagatik. Handik jaitsiera Takesi herriraino eraman gintuen. Han bazkaldu eta pixka bat gehiago ibiliz kanpin-dendak ezartzeko leku aproposa aurkitu genuen, ibai ondoan. Lehenengo gaua han pasa genuen. Goizak euriarekin agurtu gintuen, bidea lokatzez betez. Aldapa behera jarraitu genuen lokatzetan behin eta berriz irristatuz, lurrera batzuetan eroriz, eta hala heldu ginen Cacapi izeneko herrira, non bigarren bazkaria hartu genuen. Aldapa behera jarraituz ibai oso polit batera heldu ginen. Han pixkat freskatu eta bidea jarraitu genuen, aldapa gora eta behera beste ibai batera heltzeko. Bainu txiki bat hartu ahal izan genuen honetan eta bidaiaren azken partera abiatu genuen, gora eta gora Chojlla izeneko herritxo batera heltzeko. Handik hartu genuen ibilgailua La Paz-era bueltatzeko.
Oso polita da ibilbide hau, ubideak, lakuak, meak, herritxo galduak, ibaiak, ur-jauziak, mendi itzelak..etabar zeharkatuz 1300 metrotara jeisten da. Argazki batzuk utziko ditut hemen, gehiago ikusi nahi badituzue www.picasaweb.google.es/yoanniki helbidean bilatu!