Coroico-ra joan ginen asteburu honetan. Yungas-eko iparraldean dago herria, mendi garaien artean. La paz-etik 100 kilometrotara dago, hiru orduko bidaia errepide ez oso egokian. Bi mila biztanle ditu, gehienak aymarak eta afro-boliviarrak. Nahiko polita da, kaleetan zehar barazki postuak daude, eta herriaren erdigunean plaza txiki bat. Baina bere klima eta paisai tropikala da hoberena. Ez dago
Coroico-tik gertu zegoen etxe bat alokatu genuen, ezinhobea, ikuspegi ederrez inguratua.zegoen eta herriraino ibilalditxo atsegin bat zuen. Gutxi atera ginen handik, herrira barbakoa egiteko janaria erostera eta kitto. Oso gustora geunden etxean, berdez inguratua, igerileku eta parrillarekin, maritxu eta rona, txisteak… asteburu polita nahiz eta eguzki askorik ez ikusi eta igerilekuaz ezin asko gozatu. Hala ere bere ur hotzetan sartu nintzen nire gozamenerako. Deseroso izan zen bakarra, klima horretan normalak diren eltxo ugariak izan ziren, nahiko ziztatu gintuzten.
Holako klimak faltan botatzen dira
PD: Gaur Bolivian amaren eguna ospatzen da. ZORIONAK AMATXO!
HERTZAINAK – arraultz bat pinu batean
… Eta beharbada egunen batean, Euskadi izango da libre ta tropikala.
Militarrik gabe, buruaren jabe ,edo zergatik ez, buru gabe hobe!
Beltzak eta alferrak bihurtuko gara, kooperatibak ere itxi behar
eta leku guztiotatik deskomekatuak libre egiteko edozein pekatua.
Euskal txokoetan platerik onena bermeoko iguana pil pilean;
arratsalde osoa siesta guztietan, porrusaldak, rona, wisky eta izotza
ta nekazariek landuko dituzte kokoteroak pinuen ordez
eta arrantzaleek kontrabandora ta piraterira pasako dira.
Eta bukatzeko Gernikako arbola palmera lirain bat bihurtuko da, eh!
Euskaldun guztiok ibiliko gara ipurdia mugitzen bermudetan
hau astakeria, hau astakeria!
Este finde fuimos a Coroico. Es un pueblo en la parte norte de los Yungas, a
Alquilamos una casa cerca de Coroico, impresionante, rodeada de naturaleza, con unas vistas espectaculares y un paseo agradable hasta el pueblo. Casi no salimos de la casa, sólo al pueblo para hacer la compra para la barbacoa, y es que se estaba a gusto en la casa, con ron, maritxu, naturaleza, piscina, barbacoa, chistes…etc, aunque no nos salió el sol y casi no pudimos disfrutar de la piscina. Aún así ya dio para un par de baños en sus frías aguas, como a mí me gustan. Lo único desagradable fueron los mosquitos, normales en este clima, que se hartaron de picarnos.
En
PD: Hoy se celebra el día de la madre en Bolivia, así que ZORIONAK AMATXO!
HERTZAINAK – arraultz bat pinu batean
…. Y quizás un día Euskadi será libre y tropical.
Sin militares, dueña de su cabeza, o porqué no, sin cabeza mejor!
Nos haremos negros y vagos, tendrán que cerrar hasta las cooperativas
Excomulgados de todas partes, seremos libres para cometer cualquier pecado
En los txokos vascos, el mejor plato, Iguana de Bermeo al Pil Pil
Pasaremos la tarde en largas siestas. porrusalda, ron wisky y hielo.
Y los labradores plantaran cocoteros en vez de pinos.
Los pescadores se pasaran al contrabando y la piratería.
Y para acabar, el árbol de Gernika se convertirá en una hermosa palmera.
Moviendo el culo en bermudas!
Vaya pedrada, vaya pedrada!
No hay comentarios:
Publicar un comentario